XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Honetan datza bereziki fitxeroaren arrazoia: Azkartasun osoz eta lan arinaz informazioa eskaintzea.

7.- ARTXIBORAKO AGIRIEN MIKROKOPIA.

Argazki bidezko prozedura batez, jatorrizko agiriaren neurriak laburtuz, kopiak egiten dira.

Kopia hauei mikrokopia esaten zaie.

Mikrokopia, agiri baten argazkia da, eta aparatu batzuen pelikulari mikrofilme deritzo.

Horrela, agiri asko erabiltzen dituzten enpresak, eta artxiborako leku oso zabalak behar dituztenak, agiri guzti horiek mikrofilme batean artxibaturik izango dituzte.

Mikrofilmeak egiteko jarraitzen den bidea, ondorengo hau da:.

- Artxibatu behar diren agiriak mikrofilmagailura sartu eta honek beren argazkia ateratzen du.

Horrela lortutako mikrofilmea da gordetzen dena.

- Kontsulta bat egin behar dugunean, mikrofilmea hartu eta beste aparatu batean, irakurgailuan, ipintzen da.

Aparatu honen pantailan agiriak duen informazio osoa irakur dezakegu.

- Informazio hori zerbait egiteko behar baldin bada, aparatu baten bitartez, erreproduzitzeko makinaz informazio hori, orri batean inprimaturik azalduko da.

Mikrofilmagailua / Mikrofilma / Irakurgailua / 15. irudia.